Descripción
Musika industria ulertu, ikasi eta eraldatzeko ezinbesteko lana, orain euskaraz.
Musika Industriari buruz euskeraz idatzitako lehen eskuliburua duzue Lanbide Bihurtutako Grina.
Bi liburukitan egituratutako proiektu honek musikaren industriaren bihotzera eramaten gaitu. Lehenengo liburukiak artistaren irudian sakontzen du, haren sorkuntzatik eratorritako eskubideak eta proiektuak garatzeko finantzaketa-bide nagusiak azalduz. Bigarrenak, balio-katearen ikuspegi zabala eskaintzen digu (grabazioa, edizioa eta zuzeneko musika), sektoreko eragileak definituz eta haien funtzioak, arau-esparruak, praktika profesionalak eta merkatu-dinamikak aztertuz. pegi analitiko eta diziplinarteko baten bidez, egungo eztabaidak nagusiak mahaigaineratzen ditu ere: musikaren eta garunaren arteko harremana, ongizatea, osasuna, teknologia edota berrikuntza, besteak beste.
Euskal eragileen ezagutza zein profesionalizazioa sustatzeko ezinbesteko tresna dugu, musikaren eszena globalean lehiatu eta hazteko beharrezkoak diren lanabesak eskaintzen dituena.
Jon Icazuriagak bateratuta, izugarrizko lan hau sektoreko hogei kolaboratzaile baino gehiagok egina da, ekoizle, irakasle, artista, abokatu edota sustatzaile artean, besteak beste.
Infografiak Errea Estudiok eginak.
Ainara GMren laguntza grafikoarekin.
HEMEN deskargatu dezakezu liburuaren aurkibidea.
Euskarazko edizioa








