Descripción
Javier Jerry Corralek laurogeiko hamarkadako musika-mugimendu mitikoenaren ahots guztiak (edo ia guztiak) biltzea lortu du behin betiko liburu honetan.
Kronika (k)oral honetan, elkarrekin bizi dira hainbat eszena, ideologia eta belaunaldi —atzokoak eta gaurkoak—, kantatu, kontatu, bat egin eta baita aurka egin ziotenak ere.
Evaristo Páramos, Pako Eskorbuto, Fermin Muguruza, Loles Vulpes, Aurora Beltrán, Pablo Cabeza, Marino Goñi, Carlos Tena, Kirmen Uribe, Ramoncín, Mikel Erentxun, Anje Duhalde, Ruper Ordorika, Anari, Verde Prato edo Chill Mafia beste batzuen artean; RRV izan zenaren kontakizuna josten duten harietatik tira egin du Jerryk, fenomenoaren jatorria, gorakada, erorketa, hileta eta herentzia arakatzeko.
Euskal musikaren historiak laurogeiko hamarkadan izandako eszenarik ikonikoenak (eta ikonoklastenak): Clash-ak ikurrina bat goratzen Anoetan, fanzineak kaleak hartzen, ezker abertzalea kaikua larruzko txupa bategatik aldatzen, fabrika abandonatu bat, Vulpes-ak TVEn «¡Me gusta ser una zorra!» kantatzen, heroina txute bat edo gazteak poliziaren aurrean (edo atzean) korrika, batez ere ondo pasa nahi izan zuen gazteria posfrankista baten koktel molotova izan ziren, egur pixka bat ematea (edo itzultzea) helburu zuena.
Euskarazko edizioa.
«Zalantzarik gabe, Euskal Rock Erradikalari buruzko behin betiko liburua. Iraganari orainetik egindako ezinbesteko begirada». Joan S. Luna. MondoSonoro.
ROCKDELUX aldizkariak 2025eko musika libururik onena aukeratu du.
Eskuratu zure alea etxean azaroaren 27an.









