Descripción
Slavery Records edozein musikazale eta binilo-biltzaileren muinera egindako bidaia asegarri bat da; baita Pedro Learreta bilbotarraren lehen eleberria ere.
Istorioak lehen pertsonan kontatzen ditu Susan Slavery biziraulearen alde argiak eta ilunak; 1999ko irailaren 1az geroztik Los Angeles hiriko West Hollywoodeko bihotzean, Fairfax eta Norton kaleen izkinan dagoen bere izen bereko disko-denda —hirurogei metro karratu eskaseko laukizuzen bat— kudeatzen duena.
Nick Hornbyk 1995ean argitaratutako High Fidelity eleberri britainiarraren ildotik, jabe berezi horrek —Jason Gallant, William Campbell eta handik pasatzen diren gainerako bezero zoragarriez inguratuta— bere zaletasunak, ezintasunak eta ametsak azaltzen dizkigu, Dylanen Highway 61 Revisited, Muddy Watersen Hard Again edo Tom Waitsen Closing Time diskoen erritmoan.
Irakurketa honek uzten duen zaporea, nabarmenki, zelulosa eta plastikoaren mikatz gozo ezin erakargarriagoarena da.
Azalako irudia: Pablo Gallo
Eskuratu zure alea etxean azaroaren 13an.







